XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Wiesbaden-eko akordeoi orkestak kontzertu, gaur kiroldegian.

Zarautz.

Gaur gauean Zarauzko kiroldegian Wiesbaden-eko akordeoi orkestak kontzertu bat eskainiko du.

Kontzertua arratsaldeko 8.30 etan hasiko da, sarrera ehun pesetakoa izanik.

Kontzertuaren egitaraua ondorengoa izango da: Otto Nicolai-ren Windsorren Amaide alaiak obertura, Curt Mahr-en A - mollen kontzertua, Gerhard Monhr-en Balkan-inpression, Charles M. Widor-en Tocataren op. 13, Fritz Stege-ren Dantza nordikoak, Rudil Wûrthener-en La camparella, Alexander Borodin -en Dantza poloniarrak, Josef Helmesberger-en Deabruaren Dantza, Johan Strauss-en Danubio urdiñ liluragarrian.

Ertibil Zarautzen.

Ireki da Zarautzen Ertibil, zabalerara Imanol Olaizola, Gipuzkoarako Kultura ordezkaria; Imanol Murua, herriko alkatea eta Foru Aldundian Kulturako Diputatua; Ignazio Lertxundi, kulturako zinegotzia, besteren artean agertu ziren.

Zabaleraren ondoren lunch bat izan zen Argi kafetegian.

Erakusketa hau berrogei lanek osatzen dute.

Eta lan horien artean herriko seme batzurenak ikus ahal ditugu; esaterako Legorburu eta Ormazabal artean daukate lanak.

Ertibil, ez dakizutenentzat, Eusko Jaurlaritzat hiru Aldundiekin batera muntatu duen erakusketa dugu.

Ikusketa ibiltaria; hortik datorkio izena (erti + ibili = ertibil).

Bukatzeko esan behar dugu oraindik hilaren hamabosterarte arte eskolan izena emateko epea zabalik dagoela.

Sokorrismoko ikastaroa
Sokorrismoko ikastaroa urriaren 15ean hasiko da eta azaroaren 2an bukatuko da.

Hau izango da Santa Ana eskolan gaueko 8retatik 10ak bitarte.

Izen emateko epea hilaren 3tik 13an bitartean irekirik dago.

Hortarako Itxasoko Gurutz Gorriaren aretoetara jo, edo 833570 telefonora deitu, arratsaldeko 7retatik 9ak bitarte.

Ertibilek berrogei lan osatzen du.